ItechGrup eratu zenetik urte 2ko ibilbidea eginda merkatuan erreferentea izatea lortu dugu gure partaidetza aktiboa duten proiektu berritzaile batzuei esker, besteak beste hauexek: Linkat (Software librea hezkuntzan), EinesTIC (PYME-etarako aplikazio-suitea)
Hori dena gure bezeroen eta laguntzaileen konfiantzari esker lortu da, ItechGrup enpresa-ereduaren aldeko apustua egin baitute; eredu hori IKT-etan eta Berrikuntzan adituak diren 8 enpresek osatzen dute eta duen esparru geografikoak orotariko zerbitzuak eskaintzeko aukera eman du: 80 pertsona gara eta 2009. urtean 8 milioi euro baino gehiago fakturatu dugu. Beste hainbat fabrikatzailerekin eta sektoreko beste 20 IKT enpresekin ere akordioak ditugu; horri esker gure negozio-eredua garatzen joan gara, ekosistemen sormenean oinarritutako negozioa.
Bulego nagusiak Katalunian, Balear irletan eta Euskadin daude; etorkizunean beste hainbat hiritan ere bulegoak zabalduko dira. Egoitza nagusia Bartzelonako 220 barruti teknologikoan dago kokatuta, CINC eraikin esanguratsuan, Llull kaleko 321ean. 220tik sarean lan egiteko aukera ematen digu eta proiektu berritzaileetan laguntzea.
ItechGrup-ek IKT konpainia handien eta txikien bitartean dagoen leku hori betetzen du, dagoen eskabideak dituen premiak asetzeko beharrezkoa, eta TIC sektoreko enpresen arteko lankidetzaren topagunea da. Sektore horretan malgutasuna, gertutasuna eta praktika onak lehenesten dira.
Eskaintzen ditugun zerbitzuak aholkularitzakoak, euskarri-zerbitzuak, prestakuntzakoak eta ingeniaritzakoak dira.
ITechGrup-en atal sendoenak Lehia Zentro guztiak dira.
Kontzeptu horrek parte hartzen dugun proiektu guztietan pragmatismoa aplikatzen uzten digu. Hona hemen proiektuok:
Software librea, sektoreari dagozkion proiektuetan (Linkat, EinesTIC eta beste batzuk) parte hartu izan duen pertsona-talde batek osatua, denak erreferentzia bilakatu direnak, balioaren eta berriztapenaren alderditik; gainera, sektorean erreferentziazkoak diren eta askoz balio gehiago dakarten pertsona talde berri batekin zabaldu eta hobetu egin dugu gure Zentroa.
Segurtasuna eta Identitate Kudeaketa; zaurgarritasunean adituak direnekin osatua.
2010. urte honetako beste Lehia Zentro batzuk ere baditugu zuen eskura, hona hemen:
Networking edo Sareratzea eta Biltegiratzea; kualifikazio handiko ekipoa edo taldea dugu, merkatuan lidergoa duten konponbideetan ziurtatua.
Toki Administrazioa: software librean garatu ditugun gainerako konponbide guztiak bezala, aplikazio-pila edo stack asko ditugu, edozein udalari erantzuna emateko modukoak, bai lege-obligazioetan, bai betekizunetakoetan.
Turismoa: bide luzea dugu eginda B2B nazioarteko proiektuetan turismoaren alorrean negozio-estrategian aditua den talde baten eskutik.
Novell: 10 urte baino gehiagoko jardunak abalatzen gaitu Novell konponbideak hedatzen edo zehazten egindako proiektuetan; horri esker, lidergoa duen fabrikatzaile horren aplikaziorik onenak diseinatu eta ezarri egiten ditugu.
Beste Lehia Zentro batzuk ere martxan daude; eta horiek orain dauden premiei erantzungo die


